2009/12/19

Hamarretako ere Bertsolari Txapelketa Nagusian


Zortziko txikia
Zorionak Maialen
zu zara onena
baina ezin ahaztu
Andoni Egaña
hirukote aparta
txapelaren bila
Santi Joseba Kepa
dira txapeldunak
(Triste bizi naiz eta doinuarekin)

2009/12/18

¡haaay looteriaaaaaaa, el Gordo, oigaaaa!



Bada, hori, jakin ezazue elkartearen jokuzaleek Gabonetako Loteriaren 55374 zenbakian jarri dutela euren konfiantza. Bihozkada berbera (?!) baduzu, hitz egin Baigorri-rekin, agian garaiz iritsiko zara-eta. Zorte on guztiei... eta osasuna, jakina!


A lo dicho. Que los loteros del txoko ven claro el número 55374 como Gordo de esta Navidad. Si tienes la misma corazonada (?!), llama cuanto antes a Baigorri, que igual todavía te puedes llevar un pellizco (de Baigorri). Suerte a tod@s... y, sobre todo, ¡salud!

2009/12/16

ohiko batzarra / asamblea habemus

Kaixo, kide!

Ostegun honetan (abenduak 17) ohiko batzarra izango dugu urteko gaiei (kontuak, garbiketa, proposamenak etabar) astindu ona emateko asmoz. 20:00etan txokoan. Etor hadi!

Aupa, txabalota(e)!

Este jueves (diciembre 17) haremos la batzarra tradicional del txoko, ya sabes, para tirarnos a la cabeza las cuentas, la limpieza y cualquier otra cosa que se le ocurra al personal. A las 20:00 h. y puntual, que nos pilla el Olentzero. ¡Salud!

2009/11/26

Zieko: Riscal eta Gehry-tik haratago

Bisitaldi aparta iragan larunbatekoa Zieko-n.

Ana-k ederki prestaturiko egitarauari jarraituz, herriko liburutegian hasi ginen, non liburu eta argazkiak ikusteaz gain, sabaian ardo-dastaketetarako dagoen aretoari astindu ona eman genion Jose Anjel adiskide berriaren eskutik.


Hamaiketakoa burutu ondoren, Murua Upategi txukunetara hurbildu ginen, berriro bost zentzumenen gozamenerako.




Eta goiza borobiltzeko Zieko-ko bazterrak josi genituen eguerdiko txikiteoan.
Sabela-zorri egin zitzaigunean Casa Rojanda-ra abiatu ginen patata eta txuletila goxoen inguruan batzera.


Aurrekari horiekin normala denez,
kantu-kantari eta "dantza-dantzari" eman genuen arratsa.
Riscal eta Gehry oraindik ditugu gure zain.
(eskerrik asko Ana eta Jose Anjel)

2009/11/13

upategi bisitaldia Ziekon

Iaz sortutako usadioari jarraipena emateko asmoz, hilaren 21ean Erroxiako upategi batera joango gara bisitan. Aurten Bodegas Murua-ren txanda dugu (Ziekon), eta Ana-k (beti bezain arduratsu) honako egitaraua hau prestatu digu:
10:00 - (Gasteiz) Irteera (oharra: lotia ez izan eta garaiz agertu)
11:00 - (Zieko) Herriko liburutegia bisitatu, merezi du-eta.
12:00 - Bodegas Murua. Erreserbako ardo beltza eta ardo txuria dastatuko ditugu (sarrera: 5,00 euro)
13:30 - Kantu-txikiteo (sabela berotu ahala)
15:00 - Bazkaria Casa Rojanda-n. Ohiko menua: sarrerak, patatak errioxar erara, txuletilak eta entsalada -Casa Rojanda-ren berezko ardorekin jan- , postrea, akeita, pattarra (eta txokorra, zuk eramana). Orotara: 30 euro.
Izena emateko azken eguna: hilaren 16a (txokoan edo Ana-ri deituz)

visita a bodega en Eltziego

Cumpliendo con los deseos de la peña de convertir en tradicional la visita a las bodegas riojanas, el sábado 21 de noviembre nos vamos a las de Murua (Eltziego) con el siguiente programa que nos ha preparado la afanosa Ana:
10:00 - (Gasteiz) Salida (nota: fuera sábanas y puntuales)
11:00 - (Eltziego) Visita a una biblioteca que promete.
12:00 - Bodegas Murua. Visita con degustación de tinto reserva y blanco (buchaca: 5,00 euros)
13:30 - Poteo-joteo (según se vaya templando el cuerpo)
15:00 - Comida en Casa Rojanda. Menú tradicional: entrantes, patatas a la riojana, chuletillas con ensalada -regado con vino de elaboración propia de Casa Rojanda- , postre, café, copa (y puro, si llevas de casa). Total: 30 eurikos.
Último día para apuntarse, lunes 16 (en el txoko o llamar a Ana)

2009/10/24

Aurten ere, Hamarretako Gorbeian!


Urtero legez, Hamarretako bazkide batzuek Gorbeia mendia bisitatu dute.

Deialdia egiteko zailtasunak izan ondoren, komunikazio arazoak tartean, helburua bete egin da.

Ekintza gogoangarri hau egin eta gero, Gopegin, Alboreto eta Quiqueren tabernan babarrun jana ederra dastatu dugu.

Jokinen 6. urtebetetzea ere ospatu dugu. Zorionak Jokin!

2009/10/19

gorbeia igoera eta babarrun-jana

Urtero bezala, Gorbeia hor dugu. Egunak joan egunak etorri, azkenean hor dugu data bat. Ondo iruditzen bazaizu hona hemen egitaraua.
EGUNA: URRIAK 24 (LARUNBATA)
ORDUA: 8etan La Bilbaina tabernan
BAZKARIA: GOPEGI-n
ORDUA: 3etan.
ZER JAN: BABARRUNAK
Izenak emateko posta elektronikoaren bitartez edo ohiko bideak erabiliz.
OHARRA: Data aldaketak onartuko dira.


SUBIDA AL GORBEA
ALUBIADA
24 DE OCTUBRE (SABADO)
8 de la mañana en La Bilbaína
COMIDA EN GOPEGI ALUBIADA
A las 3 de la tarde.
Apuntarse por este correo o como siempre.
NOTA: Se pueden proponer nuevas fechas

2009/08/15

aspertzeko unerik?

Norbait aspertzen baldin bada, segidako web guneari kiku bat eman ahalko lioke. Interesgarria benetan, eta astirik izanez gero deskargatu eta irakurri bertan dagoen Krisiari buruzko liburua.
http://hl33.dinaserver.com/hosting/juantorreslopez.com/jtl/

Beste aukera bat, Txalapartak argitaratutako "Consumir menos, vivir mejor" izeneko luburuaren irakurketa. Toni Lodeirok idatzita eta El Pilarreko Zentro Zibikoan eskuragarri.
.
Osasuna

Gasteizko Jaiak


Ia ia konturatu gabe ere, Gasteizko Jaiak igaro dira. Hasieratik alaitasunaz blai, eta pozik, aurten ere guztiok jaiaz gozatzeko aukera izan dugulako.

Inmak eta Totxok bere pasadizo partikularra izan duten arren, poztekoa da den dena ondo atera izana.


Aurrera oporrak!!!!!

2009/07/17

ongi etorri, martin!

zorionak, mertxe eta karmelo!

Zaharrak berri izan arren, iragan asteazkenean, uztailak 15, Martin jaio zen, Mertxe eta Karmeloren kimua. Beraz, ongi etorri, potxolo, eta zorionak guraso berriei!!

Por si alguien aún no se había coscado, anteayer miércoles, 15 de julio, nació Martin, el retoño de Mertxe y Karmelo. Por tanto, ongi etorri, txabaliko, y zorionak a los estrenados amatxo ta aitatxo.

2009/06/27

San Antonio eta Gaztelugatxerako txangoa



Urtero legez Hamarretako elkarteko ordezkaritza Bizkaiko kostaldera hurbildu zen. Ikusi dezakezuenez Munduko baloi erreko txapelduna ere etorri zen. Hala ere, nahiz eta joku ikusgarria eta bene-benetan sasoian dagoela erakutsi, bere taldeak ezin zuen partida irabazi.

Osasuna

2009/06/12

Solidaridad con imputados del 3 de marzo

Hola amigas y amigos.

El 7 de julio es la fecha que se ha marcado para el juicio contra los miembros de esta Asociación, Josu Ormaetxea, Andoni Txasko y Aitor Fernández de Ortega, a los que se les acusa de atentado y resistencia a la autoridad, desórdenes públicos, lesiones y coacciones ó vejaciones, todo ello derivado del atestado elaborado por la Ertzaintza tras la manifestación del 3 de marzo del año 2006.
Ante esta agresión, no solo hacia las personas imputadas, sino dirigida a toda la Clase Trabajadora y a lo que significa el 3 de Marzo, os pedimos que firméis el manifiesto de apoyo que os adjuntamos y que se encuentra también en nuestra web http://www.martxoak3.org/2008/11/16/manifiesto-en-solidaridad-con-los-imputados-del-3-de-marzo/#respond para mostrar vuestra repulsa y rechazo a esta actuación y la solidaridad con los encausados.
Os pedimos también que le deis la mayor difusión al mismo y que reenviéis este correo a todos vuestros contactos.

Eskerrik asko

Asociación 3 de Marzo - Martxoak 3 Elkartea

2009/05/09

goranaparroa

Aramaion, nafarrok 7 eta 4 irabazi dugu; gauean ere bai. Non ote daude Aramaioko aingerutxoak? ETa, non ote dago Ane, ile beltz-beltzaran;non ote,Irune eta Gure-Gure? Pepe kanpora!!!!

2009/05/08

Dena prest!


Kaixo, HAMARRETAKOzaleok:
Hona hemen astebukaera honetako jai-egitaraua.
MAIATZAK 8: (GAUR)
17:00: Suziria Gasteizko auzoetan.
17:30etan: Jokalariak bilduko dira.
Salburua auzoan: Garagardotegian. Mikelen kotxean bidaia egiteko.
Irubide auzoan: Zaldiaran plazan. Albertoren kotxean bidaia egiteko.
18:00: Ongi etorria naparrei Lukoko gasolindegian
19:00:Aramaioko polikiroldegian partidaren hasiera
22:30:Afaria Iturrieta sagardotegian eta sari banaketa.
Hortik aurrera batek daki...(koltxonetak behar dira lo egiteko)

MAIATZAK 9: (LARUNBATA)
15:00: Goizalde elkartean BAZKARIA.
Parte hartzeko izenak eman Iturrieta sagardotegian edota Cesarri (larunbateko bazkaria)


Kaixo HAMARRETAKOzaleok:
Programa festivo para el hermanamiento IRUÑEA-GASTEIZ
8 DE MAYO: (HOY)
17:00: Txupinazo en los barrios.
17:30: Concentración de los jugadores.
En Salburua en la cervecería para ir concentrados en el coche de Mikel.
En Irubide en Zaldiaran para el desplazamiento en el coche de Alberto.
18:00: Recibimiento a los jugadores naparras en la gasolineria de Luko.
22:30:Cena en la Sidrería Iturrieta y reparto de trofeos.
De aquí en adelante….(se necesitan colchonetas para dormir…)

9 DE MAYO: (SABADO)
15:00: Comida en la Sociedad Goizalde.
Para tomar parte en la gastronomía llamar a Iturrieta sagardotegia o a Cesar (comida sábado)

ONDO IZAN!!!
IRABAZIKO DUGU, EZ IZAN ZALANTZARIK!!!

2009/05/05

Hala Bedi tabernatik zuzenean

Hala Bedi tabernatik zuzenean ikastaro batean.
Partaideak honako hauexek dira:
1. Zesar
2. Totxilo
3. Joseba (Gose, musikaren aldetik)
4. Shanti

Aio lagunak eta ondo pasa!

futbola ta parranda naparrekin

KAIXO HAMARRETAKOzaleok!
ONGI ETORRI kanpoan ibili direnei eta ONGI IZAN hemen ibili direnei.
Berriz ere, kontu-kontari, nola ez, parrandarako.
Naparrak etorriko dira ostiral honetan, beraz, partida eta gainontzeko gauzak prestatzeko bilera egingo dugu.

Noiz: MAIATZAK 5 (asteartea)
Non: ELKARTEAN
Ordua: 8etan

Aupa
ONGI ETORRI las-os viajeros, ONGI IZAN a las-os de por aquí.
Otra vez, a contar cuentos, pero siempre para la parranda.
Este viernes vienen los navarros, pero eso para preparar el partido y demás nos juntaremos

Cuando: EL 5 DE MAYO (martes)
Dónde: EN EL TXOKO.
Hora: 8 DE LA TARDE

ONGI IZAN!
ELKAR IKUSIKO DUGU

2009/03/31

Korrika badator!

KAIXO, HAMARRETAKOzaleok:
Hona hemen, igande honetan KORRIKA-16 dela eta izango dugun jai-egutegia:
Kilometroa: 2443.
Non: Agirrelanda kalearen hasiera. Errotonda pasatuta, hor bertan gero Kalea osoa egiteko.
Ordua: goizeko 9.49etan.
Beraz, goizeko 9,30etan han egon behar berotze ariketak egiteko.
Gero, gauza asko egin daitezke, haien artean hamarretakoa, non…?
Gero poteoa eta arratsaldeko 3etan BAZKARIA elkartean.
Izena emateko: Deitu Cesar, Sobrino edo Shanti-ri, edota korreo honi erantzuna emanez.
Azken eguna izena emateko: Asteazkenean, apirilak 1.
BADATOR KORRIKA, BADATOR
IKA, IKA, HEMEN DAGO KORRIKA.

KAIXO, HAMARRETAKOzaleok:
Korrika badator. Programa festivo para este domingo.
Kilometro: 2443.
Donde: Calle Agirrelanda, pasando la Rotonda para hacer toda la calle hasta donde los municipales.
Hora: 9,49 horas.
Por lo tanto, a las 9,30 allí para calentar.
Después, muchas cosas, entre ellas hamarretako, donde…?
Después del poteo matinal, a las 3 Comida en el Txoko.
Para apuntarse: Llamando a Cesar, Sobrino o Shanti, o contestando a este correo.
Ultimo día: miércoles, día 1 de abril.
ONDO IZAN!!!
KORRIKA BADATOR

2009/03/05

mus txapelketaren afaria

Aupa muskideok!
Gogora ezazue datorren larunbatean, martxoak 7, Mus Txapelketaren afaria izango dugula Orio jatetxean (Felicias Olave kalea) 22:30ean. Ez da beharrezkoa, jakina, "etiketaz" jantzita joan beharko, ezta aurretik askaldurik joatea ere, bapo baino bapoago afalduko dugu-ta!. Bejondeigula!


Museras y museros, ¡hablando!
Recordad que este próximo sábado, 7 de marzo, tenemos la cena del 2008ko Txapelketa en el Orio jatetxea (c/ Felicias Olave) a eso de las 22:30 h. Podéis dejar las lentejuelas y los fracs en casa, y tampoco hace falta que vengáis merendados, porque nos vamos a poner "como el Tenazas".
¡Salut et bon appetit!

2009/02/26

kalejira

San Markos tabernan sortu
eta hitzez hitz elkartu
helburu xumea izanik
lau hormen artean bildu

Ostiraletan bero edo hotz
hor dago afaria beti
ika-mika franko sortuz
abertzale eta ezkerti

Hamarretako koadrila
horixe da katramila
ta beti dago mahaian
pattar ta ardo botila

Ohiturak ohitura eta
nola ez! txapela buruan
bapo jan eta soberan edan
hor gabiltza dilindan

Zorionak eman beharko
denok baikara lagun
zorionik beroenak
gaur baita gure egun

Hamarretako koadrila….

Honako hauek dira gure produktuak

Ardo gorri naparra
beltza errioxarra
txakoli gipuzkoarra
txerriki bizkaitarra
patatak arabarrak
Juanjoren sagarrak
baita perretxikoak
erronkarikoak
gazta lapurtarra
kantak zuberoarrak
ez da falta baxenafarra
Hauexek dira Euskal Herriko ondasunak