2012/12/31

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

ZORIONAK GUZTIOI, URTE BERRIA AMETS BERRIA Urte berria denontzat oparoa izan dadila. Ea denon ametsa betetzen den eta kartzelan, erbestean eta nonahi daudenak urte berriarekin batera etxera itzultzen diren. Hemendik ari garenok ea ditugun amets berriak betetzen diren! Lainoa nahinora doa, baina gu, urtarrilak 12 Bilbora goaz!

2012/12/29

aurrera bolie anoetan


"Iraganari baino etorkizunari begiratu nahi dio ESAITek eta horregatik, datorren 29an Donostiako ANOETA estadioaren inguruan, egun osoko aldarrikapen jaia antolatu du. Goizean, 12:00etan ATANO III pilotalekuan profesional arteko pilota partiduan doan eta arratsaldez, Gaska kiroldegian 4:00etatik aurrera ekimen ugari, besteak beste, arratsaldeko 6:00etan EKITALDI NAZIONALA. Gero gaueko 2:ooak arte kontzertuak."
iturria: esait.org

2012/12/23

HORRA, HORRA GURE OLENTZERO!!

ONGI ETORRIA OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI ABENDUAK 24:Astelehena Arratsaldez: 18etan: Bilbon plazan Mari Domingi eta Olentzeroren desfilea ikusteko. Bertan Olatz eta Unai, dantzari eta musikari bezala arituko dira. 18:30etan: Ardo beroa elkartean. 18:45etan: Kalejirari hasiera eman, Landatxon polikiroldegian Anmistiaren Aldeko manifestaldian parte hartzeko. Gerora pontxe, pontxe eta elkartean azkenengo pontxe... ABENDUAK 25: Asteartea. Arratsaldez: 19,30etan: Mus txapelketaren hasiera. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

ZORIONAK MARAÑAS! HI HAIZ TXAPELDUNA

ZORIONAK, TXAPELDUN!! ONENEN PARE!! ORAIN 40 BAIETZ!! Irteeran beti ilusioa izaten da nagusi,halere, beti zalantzak izaten dira. Korrika hasi ahala hor egon behar hankeen menpe,seriotasuna nagusi, milaka buelta buruari. Gerora sufrimendua dator, eskua hanketara konpondu nahian. Azkenik helmuga, hainbat kilometrotan oso urrun zegoena bi pausuetara. Ilusioz beterik, egina dago! Errekonozimendua, ondo egindakoaren seinale. Eta azkenik, hor onenen pare podiumenan.ZORIONAK, ORAIN BESTE BOST EGIN BEHAR! 40 BAIETZ!

2012/12/19

2012/12/15

goazen, marañas! aurrera, guztiok!


ZORIONAK IÑAKI!!!, Gasteizko erdi maratoian 35 aldiz parte hartzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Urte hauetan denetatik gertatu bada ere, hor beti izan haiz helmugan, euria, hotza, beroa, kakalarria, mina hanketan... Garai batean gazte hasi eta gazte bukatu eta orain zaharrak bezala hasi eta gazteak bezala bukatu.
HORI DUK MARKA, HORI!!! 35 ALDIZ, BAIETZ 40 EGIN!!!

2012/12/09

ZORIONAK MARAÑON!!! 35 ALDIZ KORRIKA

ZORIONAK IÑAKI!!!, Gasteizko erdi maratoia 35 aldiz korritzea ez da gauerdiko eztula.
Urte hauetan denetatik gertatu bada ere, hor beti izan haiz helmugan, euria, hotza, beroa, kakalarria, mina hanketan... Garai batean gazte hasi eta gazte bukatu eta orain zaharrak bezala hasi eta gazteak bezala bukatu.
HORI DUK MARKA, HORI!!! 35 ALDIZ, BAIETZ 40 EGIN!!!

2012/12/05

'denok durangora!'

• 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko. • 12:00etan joaldunak. • 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan. • 15:30etatik aurrera DJ Bull. • 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte. • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte. • Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.