2009/02/26

kalejira

San Markos tabernan sortu
eta hitzez hitz elkartu
helburu xumea izanik
lau hormen artean bildu

Ostiraletan bero edo hotz
hor dago afaria beti
ika-mika franko sortuz
abertzale eta ezkerti

Hamarretako koadrila
horixe da katramila
ta beti dago mahaian
pattar ta ardo botila

Ohiturak ohitura eta
nola ez! txapela buruan
bapo jan eta soberan edan
hor gabiltza dilindan

Zorionak eman beharko
denok baikara lagun
zorionik beroenak
gaur baita gure egun

Hamarretako koadrila….

Honako hauek dira gure produktuak

Ardo gorri naparra
beltza errioxarra
txakoli gipuzkoarra
txerriki bizkaitarra
patatak arabarrak
Juanjoren sagarrak
baita perretxikoak
erronkarikoak
gazta lapurtarra
kantak zuberoarrak
ez da falta baxenafarra
Hauexek dira Euskal Herriko ondasunak