2011/06/29








GASTRONOMIA LEHIAKETA
NOIZ: UZTAILAK 2


NON: EL FAROLON


ORDUA: 6etan Elkartean


Sukaldaria primerakoa dugu, goi mailakoa, behar ditugu laguntzaileak.


Prestatu beharrekoa: Merienda Alde Zaharreko edadetuentzat.


Jakia: arraultzak, horren inguruan sortzen den guztia: patata tortilla...


ON EGIN, ON EGIN, ON EGIN

Sanferminetara ez bazoaz...


Kaixo lagunak, nahiz ta Sanferminak hurbil egon, UZTAILAren 9an (larunbata) eta 19:00etatik aurrera, beste kontzertu berri bat izango dugu gure bezero eta lagunei eskaintzeko. Readyfussion Taldea gure artean musika goxoa entzuteko. Zure presentzia espero dugu. Hurbildu zaitezte!! Juanjo. Informazio gehiago: http://www.facebook.com/pages/Readyfussion/209260425779679?sk=app_2405167945http://es.myspace.com/readyfussion
Iturrieta Sagardotegi-tik jasoa

2011/06/22

plisti-plasta hondartzan!

Bai, adiskide, datorren larunbatean bertan (ekainak 25) EGIA HUTSAren unea iritsiko zaigu berriro! Zeeiina, baaada? Bada, urtero legez hondartzan egiaztatzea “Bikini Ekintza” madarikatuaren arrakasta ala porrota . Eta honetaz gain, nola ez, Munduko Baloi-errearen IV. Txapelketa mundiala. Aurten kantxa Zumaia aldera eramango dugunez, komeni da Baigorri garaiz ohartaraztea, bera arduratuko baita “hirugarren zatia” bertako merenderue batean antolatzeaz. Altxa txitxiak eta eutsi goiari!
HITZORDUA: 09:30 - Forondako Atea kaleko 1go aparkalekua

¡Sí, txabalin/a, es este mismo sábado, 25 de junio! Un año más ha llegado el momento de comprobar en la playita el éxito o el fracaso de la maldita “Operación Bikini”. Y también, cómo no, de la organización del Campeonato del mundo mundial de balón-kemau, que ya va por su 4ª edición. Como este año nos llevamos la kantxa a Zumaia, convendría que avisaras con tiempo a Baigorri para que cuente con un@ (o ciento) más para el “tercer tiempo” en algún merenderue de la zona. ¡Arriba esas lorzas y a por todas!
QUEDADA: 09:30 h. - 1er aparcamiento de Portal de Foronda

2011.06.22 – 19:00 EH
4 EGUNETAKO JOERA

2011/06/15

ño/txo, astindu gandorra!


Datorren ekainaren 18an -larunbata- gaueko 10:30etan,"MALDITA SEA" taldea (Santurtzi) eta "EL EXTERMINIO DE LA RAZA DEL MONO" (Aramaixo), gure artean. Punk-Rock musika udari ongi etorria emateko, .... Iturrietako terrazan. Etorri eta ondo pasa gurekin!

Iturrieta Sagardotegi-tik jasoa

2011/06/08

MIKEL URDANGARIN-en KONTZERTUA
MIKEL URDANGARIN (abeslaria), RAFA RUEDA (gitarra elektrikoa), BINGEN MENDIZABAL (zazpi sokako biolina) eta NIKA BITCHIASHVILI
NOIZ: EKAINAK 11 (larunbata)
NON: SANTA MARIA KATEDRALEKO elizpean
ORDUA: arratsaldeko 8etan
Sarrerak : 5 euro. Interesatuek deitu Josebari ostirala eguerdira arte edota erosi elkartearen ondoko dendan.