2009/11/26

Zieko: Riscal eta Gehry-tik haratago

Bisitaldi aparta iragan larunbatekoa Zieko-n.

Ana-k ederki prestaturiko egitarauari jarraituz, herriko liburutegian hasi ginen, non liburu eta argazkiak ikusteaz gain, sabaian ardo-dastaketetarako dagoen aretoari astindu ona eman genion Jose Anjel adiskide berriaren eskutik.


Hamaiketakoa burutu ondoren, Murua Upategi txukunetara hurbildu ginen, berriro bost zentzumenen gozamenerako.




Eta goiza borobiltzeko Zieko-ko bazterrak josi genituen eguerdiko txikiteoan.
Sabela-zorri egin zitzaigunean Casa Rojanda-ra abiatu ginen patata eta txuletila goxoen inguruan batzera.


Aurrekari horiekin normala denez,
kantu-kantari eta "dantza-dantzari" eman genuen arratsa.
Riscal eta Gehry oraindik ditugu gure zain.
(eskerrik asko Ana eta Jose Anjel)

2009/11/13

upategi bisitaldia Ziekon

Iaz sortutako usadioari jarraipena emateko asmoz, hilaren 21ean Erroxiako upategi batera joango gara bisitan. Aurten Bodegas Murua-ren txanda dugu (Ziekon), eta Ana-k (beti bezain arduratsu) honako egitaraua hau prestatu digu:
10:00 - (Gasteiz) Irteera (oharra: lotia ez izan eta garaiz agertu)
11:00 - (Zieko) Herriko liburutegia bisitatu, merezi du-eta.
12:00 - Bodegas Murua. Erreserbako ardo beltza eta ardo txuria dastatuko ditugu (sarrera: 5,00 euro)
13:30 - Kantu-txikiteo (sabela berotu ahala)
15:00 - Bazkaria Casa Rojanda-n. Ohiko menua: sarrerak, patatak errioxar erara, txuletilak eta entsalada -Casa Rojanda-ren berezko ardorekin jan- , postrea, akeita, pattarra (eta txokorra, zuk eramana). Orotara: 30 euro.
Izena emateko azken eguna: hilaren 16a (txokoan edo Ana-ri deituz)

visita a bodega en Eltziego

Cumpliendo con los deseos de la peña de convertir en tradicional la visita a las bodegas riojanas, el sábado 21 de noviembre nos vamos a las de Murua (Eltziego) con el siguiente programa que nos ha preparado la afanosa Ana:
10:00 - (Gasteiz) Salida (nota: fuera sábanas y puntuales)
11:00 - (Eltziego) Visita a una biblioteca que promete.
12:00 - Bodegas Murua. Visita con degustación de tinto reserva y blanco (buchaca: 5,00 euros)
13:30 - Poteo-joteo (según se vaya templando el cuerpo)
15:00 - Comida en Casa Rojanda. Menú tradicional: entrantes, patatas a la riojana, chuletillas con ensalada -regado con vino de elaboración propia de Casa Rojanda- , postre, café, copa (y puro, si llevas de casa). Total: 30 eurikos.
Último día para apuntarse, lunes 16 (en el txoko o llamar a Ana)