2011/11/02

gernikan astelehen buruhandirik ez

"Astelehenean urriko azken asteleheneko azoka izan zen Gernikan. Festa ezaguna da Euskal Herrian, azoka egun garrantzitsuenetakoa. Bi egun lehenago, ordea, gernikarrek astelehentxutxu ospatzen dute; ezezagunagoa izan arren, Gernikako gazte asanbladak antolatutako jaia da. Paella lehiaketa, herri bazkaria, jolasak eta hainbat ekitaldi gehiago izan ziren larunbatean. Guztiak iragartzeko bideo bat egin zuten eta YouTube sare sozialean arrakasta handia izan du egun gutxi batzuetan. Urriko azken asteleheneko azoka iragartzeko balio izateaz gain, edozein jaiegunen ondorengo laneguna alaitzeko ere balio du."
berria.info-tik harturik

No hay comentarios:

Publicar un comentario