2012/04/23

ASKATASUN DANBORRAK

D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa burutzear da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Izan ere, maiatzaren 2ean, 13 euskal herritar izango dira epaituak, tartean Amparo Lasheras, Unai Berrostegieta, Aitor Ligüerzana (euskal preso politikoa) eta Fernando Antia (Txiki) gasteiztarrak, baita Eli Zubiaga (Elkartean Olentzero izandakoaren arreba). Guzti horiei babesa emateko, epaiketa politikoak behin-betiko amaitu daitezela exijitzeko, eta eskubide zibil eta politikoak defendatzeko, Gasteizen apirilaren 23tik 27ra akanpada izango da Katedralaren atarian.
MANIFESTAZIOAK:

Apirilaren 27an (ostirala) 19.00etan Gasteizko Katedral paretik.
Maiatzaren 5ean (larunbata) 17,30etan: Bilbon

No hay comentarios:

Publicar un comentario