2012/11/02

GORBEIA GAILURREAN OIHU EGINEZ HERRIRA

Urteroko ohiturari jarraituz, Hamarretako Gorbeiako gailurrean izan zen. Egun ederra izan zen igotzeko, jaitsiera bestelakoa izan zen euria egin zuelako. Gerora babarrun jana Agirretarren etxean eta egunari amaiera emateko Alavesen partida. Beraz, eskerrak eman furgoneta jarri zuenari, ez bakarrik joan-etorria egin zuelako, baizik eta jendea leku batetik bestera eraman zuelako, baita Agirretarren amari, berak bazkari ederra prestatu zuelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario