2011/01/14

txotxa zorrozten jada!

Urte hasiera guztietan bezala, urtarrilaren 20an Sagardo Berriaren Eguna 2011 ospatuko dugu eta horrekin Arabako txotx denboraldi berria emango diogu.Aurtengo gonbidatuak kupelak zabaltzeko "KORRIKA 2011" izango da. Euskararen alde egiten den jai mundial hau lortzeagatik.

Txalaparta, bertsolariak eta trikitixa ez dira faltako. Ekitaldi honekin, Arabako sagardogileok animatu nahi dugu Arabatar guztiei gure sagardotegietara bisita bat aurtengo sagardo berria dastatzeko. Eskerrik asko denori eta disfrutau!"ASSE (Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea) urte hasiera guztietan bezala, urtarrilaren 20an, 2011ko Arabako Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu.
Ekitaldia arratsaldeko 7:30ean izango da, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.
Aurtengo gonbidatu berezia "KORRIKA 2011” izango da. Edurne Brouardek (Korrika 2011ko arduraduna) eta Mertxe Mujikak (AEK-ko arduradun nagusia) zabalduko dituzte kupelak.
Araban, poliki baina lan polita egiten ari gara Arabako sagarretatik kalitatezko produktu bat ateratzeko. Horrexegatik, Arabako Sagardogileok animatzen ditugu arabarrak edari goxo eta natural hau dastatzera.
Besterik gabe, ONDO PASA!
A.S.S.E. (Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea)"
extraído de iturrieta sagardotegia en 2011/01/14

No hay comentarios:

Publicar un comentario